Besteak beste, Durangoko Tabira auzoko jaietan egon dira kantatzen hile hauetan. Baita Otxandioko Mekoleta auzoko jaietan ere. Beraz, doinu kubatarren jarraitzaileek Elorrion izango dute hurrengo aukera.
Gau kulturalak
Gau Giro kontzertu sorta uztailaren 11n hasi zen, Gartxot bakarlariaren emanaldiagaz. Kontzertu bi gehiago geratzen dira aurretik: Wood Strings (uztailak 18) eta Raitx (uztailak 25).