Eixu artisau elkarte elorriarrak sortzaileen azoka antolatuko du Markinako jaietan

Maialen Zuazubiskar 2019ko uzt. 9a, 10:03
Elorrion egindako azokako irudia

Uztailaren 16rako antolatu dute azoka. 

2015ean Elorrion sortu zen Eixu artisau elkarteko kideek Karmen egunerako, uztailak 16, artisau eta sortzaileen azoka antolatzen dabiltza, lehenengoz, Markinan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, Zelaian egingo duten azokaren ordutegia ondorengoa izango da: 11:00-15:00 eta 17:00-20:30. Bestalde, bertaratzen direnek "giro paregabea" aurkituko dutela nabarmendu dute. 

Markinan egingo dutena ez da Eixu elkartekoek antolatzen duten lehenengo azoka. Aurrez, Elorrion, Durangon, Abadiñon eta Mutrikun ere hainbat azoka antolatu izan dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!