Kantagintza modernoa eta musika herrikoia uztartu gura ditu bide berri honetan, etengabeko berrikuntzan, folk progresista bat sortzeko asmoz.
Kuba-Mali konexioa
60ko hamarkadan jaiotako proiektu berezia izango da asteburuko bigarren protagonista: Las Maravillas de Mali orkestra. Kubako musikaren eta folklorearen eragina Maliko erritmoekin uztartzen dute, fusio interesgarria sortuz. Habanan musika ikasi zuten hainbat malitarrek sortu zuten taldea, Boncana Maigaren zuzendaritzapean; egun, lau hamarkada geroago, Maigak berak jarraitzen du taldeko zuzendari, eta musikari kubatarren laguntza du.