Haurren minbiziaren aurkako elkartasun maratoia egingo dute Elorrion eta Durangon

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 27a, 10:10

Umeen minbiziaren aurkako borrokan, Alakranes del Norte elkarte zaldibartarrak eta Aspanovas elkarteak maratoi solidarioaren beste edizio bat antolatu dute Elorrion  astebururako. Ekainaren 29an izango da, zapatuan, baina barikurako ere kontzertuak antolatu dituzte Durangon, Plateruena Kafe Antzokian.

Zaldibarko elkarteko Andoni Mesa kideak jakitera eman duenez, jendea kontzientziatzeaz gainera babes ekonomikoa lortzea da maratoiaren helburua. "Bertaratzeko deia egiten diogu jendeari, arrazoi on baten aldeko kontu bat da eta. Umeak gure etorkizuna dira eta ezinbestekoa da umeen minbiziaren aurka borroka egitea", adierazi du Mesak. 

Ekainaren 29koa egun osoko jaia izango da. Goizean, elkartasun tonbolagaz emango diote hasiera egunari, eta Sugoi taldearen kontzertuagaz amaituko dute.

Egitaraua:

  • 10:00etan, elkartasun tonbola
  • 10:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak
  • 11:00etan, Kickboxing eta autodefentsa erakustaldia
  • 12:00etan, Ropa Vieja (musika)
  • 13:00etan, motorren erakustaldia
  • 13:15ean, Pierre (Tijuanako mariatxia)
  • 14:00etan, elkartasun paellada
  • 16:00etatik 18:00etara, Pottokak (Hamaika Izpi zalditegia)
  • 17:30ean, txokolatada
  • 18:00etan, kale antzerkia (Amparito Chou)
  • 19:00etan, bideoklip grabaketa
  • 19:00etan, Space Octopus 
  • 20:00etan, Sugoi

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!