Kanpazarren egiten duten San Inazio eguna aurten ez dute ospatuko

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 25a, 13:08

Elorrioko eta Arrasateko Udalek antolatzen zuten San Inazio eguna Kanpazarren. 

San Inazio egunean, ohitura zaharrari jarraiki, Elorrioko eta Arrasateko Udalek San Inazio eguna ospatu izan dute, elkarlanean. Iaz arte, uztailaren 31n ospatzen zuten jaia, baina, 2018an, jaiari bultzada bat eman asmoz, uztailaren 19an ospatzea erabaki zuten. "Saiakera honek ez zuen arrakastarik izan", adierazi dute oharrean. Hori horrela, aurten jaiak ez ospatzea erabaki dutela esan dute. "Ekitaldiok gero eta arrakasta txikiagoa izan dute, eta udal biok jaiak ez ospatzea erabaki dugu", adierazi dute udal biek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!