Musikairek munduko kulturen erakusleiho bilakatu du Elorrio

Aritz Maldonado 2019ko eka. 25a, 10:53
Julene Lazkano, Idoia Buruaga eta Aitor Iriarte 'Lobo'

Uztailaren 5ean hasiko da Musikaire, munduko musika, dantza eta antzerkien topagune dena. Beste urte batez, askotariko doinuez gozatu ahalko da Elorrion. 

Las maravillas de Mali taldeak, adibidez, musika afrikarrak eta doinu latinoak nahastuko ditu. Arturo O`Farrillek, Antonio Lizanak eta Mauren Choi Quartetek, ostera, jazza izango dute ardatz. Joseba Tapia eta Izaki Gardenak izango dira bertako doinuen ordezkariak. Beste alde batetik, Yllana konpainia entzutetsuak The Opera Locos ikuskizuna eskainiko du. Ohikoa bilakatu den moduan, jaialdia ixteko mikroantzerkiak egongo dira, Casa Jara Jauregian. Musikaire Elorrion zabaldu guran, emanaldiak plazan eta Lariz, Tola eta Casa Jara jauregietan izango dira.

EGITARAUA

Joseba Tapia, uztailak 5, plazan, 22:30ean.

Las Maravillas de Mali, uztailak 6, plazan, 22:30ean.

Trikitilari gazteen VI. txapelketa, uztailak 7, plazan, 19:00etan.

Garikoitz Mendizabal, Xabi Zabala eta Kaabestri Ensenble, uztailak 12, Larizen, 22:30ean.

Arturo O´Farrill&Antonio Lizana, uztailak 13, Larizen, 22:30ean.

Ray Fernandez, uztailak 14, Larizen, 19:30ean.

Rorbert Smith Bluesband, uztailak 19, Tolan, 22:30ean.

Mauren Choi Quartet, uztailak 20, Tolan, 22:30ean.

Shojo, Fight, Block eta Sustraiak uztailak 21, plazan, 19:30ean.

Izaki Gardenak, uztailak 26, plazan, 22:30ean.

‘The Opera Locos’, uztailak 27, plazan, 22:30ean.

Agur eta Dolore, La plancha o la vida eta Lolipop, uztailak 28, Casa Jaran

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!