Zutoia Odriozola eta Olatz Aizpitarte elorriarrak podiumera igo dira Isabako Cannelle Trailean

Joseba Derteano 2019ko eka. 24a, 13:53
Emakumeen podiuma.

Bigarren eta hirugarren tokietan geratu ziren atzo.

Erdella mendi taldeko Zutoia Odriozola bigarren geratu zen honako denborarekin: 1.39.54. Hirugarren tokian helmugaratu zen Olatz Aizpitarte: 1.42.24. Probako irabazlea Sara Ugarte izan zen: 1.33.35. Cannelle Trailak 13 kilometro eta 900 metroko desnivel positiboa ditu.

Salaberria seigarren Camille Extreme-en

Eguneko proba nagusian, Camille Extreme-en, seigarren tokian sailkatu zen Erdella taldeko beste elorriar bat: Oier Salaberria. 31.6 kilometro eta 2.044 metroko desnibel positiboa zituen lasterketa 3.23.58-ko denboran osatu zuen. Xabier Zarranz irabazlearengandik 14 minutura geratu zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!