Elorrioko 312 odol emaileen artean, beteranoetarikoa zara, ezta?
1984an hasi nintzen odola ematen, eta, harrezkero, 112 donazio egin ditut. Ahal izan dudanetan eman dut, urtean lau bider, eta, bestela, hirutan. Tentsioa altu edukitzen dut, eta buruko mina ere bai. Horregatik, medikuagaz berba egin nuen eta galdetu nion ea odola ematea ona izango zen. Berak, baietz, eta proba egin nuen. Geroago eta hobeto sentitzen nintzen. Niri on egiten didala eta beste batzuei ere on egingo diela ikusten dut.