Bestalde, Elorrioko udal-talde jeltzalearen "ardatz estrategiko nagusi bat" garapen jasangarriaren eta justizia sozialaren esparrua izango dela iragarri dute. Esaterako, hirugarren sektorearen mahaia sortzea proposatu dute, eta nagusientzako zein alargunentzako jantoki sozial bat egitea ere bai.