'Gaiztoenetan gaiztoena' aurkeztuko dute, gaur, Arriola antzokian

Aitziber Basauri 2019ko mai. 24a, 11:30

Non du jatorria gizakiaren gaiztakeriak? Berezkoa da? Ekidiezina?  Iaz 200 urte egin zituen Victor Frankenstein inspirazio moduan hartuta, gure kulturako zazpi pekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, gizaki berri bati emango dio bizia Atx Teatrok, gaur, Arriola antzokian: izaki groteskoa, basatia, gupidagabea aurkeztuko dute 7ak bat. Gaiztoenetan gaiztoena obraren bitartez. 

 

Atx Teatrok komedia, satira eta sarkasmoa erabiliko ditu guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna agerian uzteko. Iñaki Ziarrustak zuzenduriko obra 20:30ean eskainiko dute. Mirian K. Martxante, Estibaliz Villa eta Aiora Sedano dira aktoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!