Bestalde, Eroski Fundazioko kideek behartsuenei laguntzeko 6.000 euro emango dizkietela jakitera eman dute. "Hitzarmen hauek gure inguruko pertsona behartsuenei laguntzen aritzen diren erakunde, elkarte edo gobernuz kanpoko erakundeekin sinatzen ditugu. Gizarte justuagoa eta solidarioagoa lortzen laguntzea baita Eroskiren helburuetako bat", adierazi du Alejandro Martinez Eroski Fundazioaren zuzendariak.
Laguntza bideratzeaz, berriz, Elorrioko Udala arduratuko da eta Kainabera elkarteak janarien banaketa egiteko konpromisoa hartu du. Idoia Buruaga alkateak Eroski Fundazioaren "borondate ona" eta udalarena "ezerezean" geldituko liratekeela aipatu du Kainaberak egiten duen "lan handia" egingo ez balu. Juan Mari Lersundi Kainaberako kideak, berriz, eskerrak eman dizkio udalari eta Eroskiri.