Joan zen eguaztenean, Victor Pozas EHUko irakaslearen eskutik, Brasilgo, Venezuelako eta Nikaraguako errealitateak ezagutzeko aukera izan zuten Elorrion. Aurtengo ziklorako, Kainaberako kideek hiru hitzaldi antolatu dituzte, eta, azkenengoan, Kainaberak esku artean dituen proiektuen berri emango dute. "Urte osoan zehar hainbat ekimen antolatzen ditugu eta hainbat proiektutan parte hartzen dugu; beraz, bertaratzen direnei horren berri emango diegu", adierazi du Iñaki Agiriano Kainaberako kideak. Berbaldia 19:00etan hasiko da, Iturrin.
Egun hamabi bat lagun dabiltza erakundean modu aktiboan, eta hainbat proiektu ditu Kolonbian eta Nikaraguan. Horrez gainera, herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, hainbat ekimen antolatzen ditu.