Modu horretan, "kutsatuta egon daitekeen" lur bat berreskuratuko litzatekeela uste du EAJk. Gainera, egungo kiroldegiak libre utziko lukeen eremuan etxeak egiteko ideia plazaratu dute jeltzaleek, "gazteengan arreta berezia jarrita".
EAJk duela lau urte ere proposamen bera kaleratu zuen, baina gobernu taldeak "ezer egin ez" duela eta, berriro dakarte. "Hori egi bihurtzeko unea heldu da, baldin eta Elorrio aktibo bat sustatu nahi badugu. Elorriarrek kirola egiten jarrai dezaten nahi badugu, horretarako leku egoki bat eskaini behar diegu", azaldu du Joseba Muxika alkategaiak.
Bestalde, futbol eta errugbi zelaietan hainbat hobekuntza egiteko asmoa duela ere adierazi du EAJk.