Txintxirri Ikastolako gazteak saritu dituzte gosari osasungarriak lehiaketan

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 20a, 12:18

Txintxirri eta Kurutziaga Ikastolako gazteek parte hartu dute lehiaketa honetan. 

Gosariaren garrantziaz etxeko txikienei ohartarazi asmoz Kaikuk eta Ikastolen Elkarteak gosari osasungarriak ekimena martxan jarri dute. Ekimenaren helburua parte hartu duten 400 ikasleei goizero zein elikagai mota gosaldu behar duten azaldu diete, tartean Txintxirri eta Kurutziaga Ikastolako 10 eta 12 urte bitarteko gazteei. 

Horrez gain, ekimen honetan parte hartu duten bost ikastoletako gazteek gosari osasungarriak lehiaketan parte hartu dute, eta Txintxirri Ikastolako gazteek margoztutako behiak irabazi du lehiaketa. Hori horrela, 500 euroko saria irabazi dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!