Txakurgune berria ireki dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 20a, 10:00

Goieta auzoan ireki berri duten txakurgunea Elorrion dagoen bigarrena da. 

Elorrioko Udalak Goieta auzoan txakurrak aske ibiltzeko txakurgune berri bat zabaldu du. Duela hilabete batzuk San Agustin auzoan zabaldu zuten gune bat, eta orain, berriz, Goietan. Bestalde, epe laburrean, Nizeto Urkizuko aparkalekuaren atzealdean beste gune bat atonduko dutela jakitera eman du udalak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!