Herriaren Eskubideak proposatutako eta EH Bildurekin adostutako ikerketak erabiltzen ez diren zoru industrialak zelan birgaitu jasotzen du. EAJk “kontra” bozkatu zuenez, Herriaren Eskubidea-Elkarrekin Podemos koalizioak ez die “sinesgarritasunik” ematen jeltzaleek horiek birgaitzeari buruz hedabideetan egindakoa adierazpenei.
Herriaren Eskubidearen ustetan, hutsune industrialetan “optimizaziorako hirigintza-kudeaketa efikazak” behar dira teknologia berriei lotutako jarduera ekonomikoak sustatzeko, eta horrela belaunaldi berrientzako enplegu kualifikatuak sortzeko.
Turismoa sustatzeko beharra
Turismoa indartzeko herriko ondare kulturala modu “integralean” sustatu behar dela diote, horrela bisitariak erakartzeko. Argiñetarako Patronatu bat sortzearen aldekoak dira, zeina gune hartako kontserbazio, ikerketa eta dibulgazioaz arduratuko litzatekeen.
Azkenik, kiroldegia “handitzeko eta birgaitzeko” beharra ikusten dute eta Aldapabeitia Palazioan Eguneko Zentroa eta erabilera anitzeko gunea egitea proposatu dute.