Ugarteko bideak trafikoaren zati bat herrigunetik ateratzea du helburu

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 14a, 12:25

Toloto erreka berbideratzeko lanak bukatu ostean, Ugarteko biala eraikitzen hasiko dira Elorrion. Errepide horren helburua, trafikoaren zati bat herrigunetik atera eta Ibarrako zubiari jarraipena ematea izango da. 

Errepide hori, lehen fase batean, Miotarantz dihoan biribilgunean hasi eta Montorrara iritsiko da. Horrek, Errebonbilo kaletik dihoazen autoei alternatiba bat emango die, eta hau oinezkoentzako bide moduan jarriko dute.  Gainera, bialari bizikletentzako bidegorri bat txertatuko diote,  herrrian beste mugikortasun eredu bat sustatu asmoz. 

"Gauzak logikagaz egiten saiatu gara lau urte hauetan, eta proiektu hau horren adibide da. Toloto errekatxoa berbideratzeak Ugarteko biala egitea ahalbidetuko du, eta, era berean, Errebonbilo kalea oinezkotu dezakegu", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!