Astelehenaz geroztik, Elorrioko gune ezberdinak asfaltatzen dabiltza

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 14a, 08:30

Aste hasieratik, eta eguraldi onaren laguntzarekin, herriko gune ezberdinak asfaltatzen dabiltza Elorrion.

Lehenengo fasean, Nizeto Urkizuko aparkalekua asfaltatuko dute. Asfaltatzeaz gain, autoentzako plazak ere margotuko dituzte. Behin hori eginda Gaztañeta, Lekeriketa, Gazeta, Aidazu, Berriozabaleta, Iguria, Berrio, Zenita eta Miotan hainbat errepide konponduko dituztela esan du udalak. 

Horrez gain, eta oinezkoen segurtasuna handitu asmoz, hainbat zebrabidetan pibote eta ispiluak jarriko dituztela eta elbarrituentzako plaza berriak sortuko dituztela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!