Elorrio Rugby Taldea Euskadiko Lehen Mailara igo da

Anboto 2019ko mai. 11a, 20:10
Elorriarrak Irunen igoera ospatzen (@ElorrioRugby)

Igoera faseko azken partidua irabazi beharra zeukan Irunen eta erakustaldia eman du: 29-64.

Elorrio Rugby Taldea-Parra Taberna Euskal Ligako Bigarren Mailatik Lehenengo Mailara igo da. Irunen eta Zaisa Txingudi taldearen kontra jokatu du igoera faseko azken partidua gaur arratsaldean. Elorriarrek bazekiten irabaziz gero igoera eurena zela eta ez dute hutsik egin. Partiduko lehen zatia berdindua izan da, baina minutuak aurrera joan ahala garbi nagusitu dira markagailuak erakusten duen moduan: 29-64.

Ligan lan bikaina osatu dute eta igoera fasean sei partidutik bost irabazi dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!