Emakumeen defentsa pertsonalerako ikastaroa antolatu du Elorrioko Buskantzak

Anboto 2019ko maiatzaren 9a

Doakoa da eta maiatzaren 18an izango da.

Gerlari klubeko Jorge Hurtadok eskainiko du eta 18 urtetik gorako emakumeei bideratuta dago. Wing Tsun metodoa irakatsiko du.

Ikastaroa maiatzaren 18ko zapatuan, 10:00etatik 14:00etara, izango da Elorrioko kiroldegian. Izen-ematea elorriokofke@gmail.com helbide elektronikoan, 625 95 83 73 telefonoko WhatsApp-ean edo sare sozialetan egin daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!