Agustin Fernandez zerrenda buruak jakitera eman duenez eratu duten taldea ”esperientzia handikoa" da eta beraien programak feminismoa, ekologia eta parte hartzea bultzatzen ditu, besteak beste. Hori horrela, bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatuko dutela, nekazaritzaren alde eginez, eta herri ortuak sustatuko dituztela jakitera eman dute.
Gainera, Herriaren Eskubideko kideek herrian dagoen kutsadurarekin amaitzea premiazkoa dela, eta horretarako neurriak hartuko dituztela esan dute. Baita, kultura, kirola, euskara eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde alde egingo dute.
Bestalde, Aldapebeitian Eguneko Zentro bat jartzeko eta egungo polikiroldegia birgaitzeko lan egingo dutela adierazi dute.
HAUTAGAIEN ZERRENDA:
1. Agustin Fernandez
2. Ibone Lorenzo
3. Andoni Fernandez
4. Lourdes Cuesta
5. Xabi Zarandona
6. Idoia Agirre
7. Jose Luis Gutierrez
8. Mari Cruz Moreno
9. Juan Pedro Gallastegi
10. Eulogia Gamero
11. Juan Carlos Grande
12. Olatz Fernandez
13. Oihane Villaescusa