Buzkantz lursailean egingo den skate parkearen inguruko nondik norakoak zehazteko gazteekin batzarra egingo dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 8a, 15:30

Batzarra barikuan, maiatzak 10, egingo dute 18:30ean Ametsola gunean.

Buzkatz parkean kokatuta egongo den skate parkerako ekarpenak jaso asmoz, Elorrioko Udalak bilera bat egingo du herriko gazteekin barikuan. Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, proiektuaren erredakzioa lizitatuta dagoen arren, herriko gazteekin proiektuaren ezaugarriak kontrastatu gura dituzte. 

“Besteak beste, Buzkantz parkea gazteentzako aisialdi gunea izatea nahi dugu, eta, horretarako, behar-beharrezkoa ikusten dugu proiektua beraiekin batera lantzea", adierazi du Idoia Buruaga alkateak. Bestalde, parkearen obrekin hasteko dena prest dutela jakitera eman du, soilik  soilik URAren, Euskal Ur Agentziaren baimena falta zaiela.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!