'Merkatari' aplikazioa martxan da Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko mai. 7a, 10:41

Elorrioko merkataritza txikiaren egoera hobetu eta herritarrak dendetara gerturatu asmoz udalak eta Elorrioko Merkatari Elkarteak Merkatari aplikazioa martxan jarri dute.

Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, aplikazio berri honek komunikazioa errazten du dendarien eta bezeroen artean. Gainera, bezeroek telefonotik herriko eskaintza komertziala ikusteko aukera izango dutela eta eskaintza orokorrak eta eskaintza pertsonalizatuak jasotzeko aukera izango dutela esan dute. 

Bestalde, aplikazioa ez da izango produktuak internetez erosteko. Helburua bezeroak herriko komertzioetara hurbiltzea izango baita, dendetatik urrundu beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!