Enrike Gallastegi gogoratu dute Elorrio Rugby Taldekoek

Joseba Derteano 2019ko mai. 6a, 09:10
Errugbi zelaiaren inguruan zuhaitz bat landatu zuten Gallastegiren omenez.

Klubeko presidente eta jokalari izana iaz hil zen, 55 urterekin. Zapatuan beteranoek partidu bat jokatu zuten bere omenez.

Oroimen ekitaldia zapatu goizean egin zuten. Gallastegiren senitartekoek ohorezko sakea egin zuten. Ondoren errugbi zelaiaren inguruan zuhaitz bat landatu zuten bere omenez. Azkenik, Elorrioko taldean aritutako makina bat beteranok errugbi partidua jokatu zuten.

Gallastegiren senitartekoak ohorezko sakea egiten:


Ekitaldira batutakoen familia argazkia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!