Manex Regillaga kadete mailako Euskadiko txapeldun geratu da xakean

Joseba Derteano 2019ko api. 30a, 08:30
Manex Regillaga erdian, txapeldunaren garaikurrarekin.

Gazte mailan hirugarren geratu da Abadiño Xake Taldeko Aritz Eder Elexpe.

Manex Regillaga elorriar gaztea kadete B mailako xakelari onena izan da Euskadiko txapelketan. Mailaz maila durangaldeko xakelari gehiago ere nabarmendu dira. Esaterako, azpimarratzekoa da gazte mailan Aritz Eder Elexpek lortu duen hirugarren postua. Nagusietan 11. tokian sailkatu da Alain Prieto abadiñarra.

Bestalde, 12 urtez azpiko Euskadiko txapelduna den Unai Calvo durangarrak bere saria jaso zuen txapelketaren amaieran.

Eibarren jokatutako txapelketako irudia Aritz Eder Elexpe lehen planoan dagoela.

Unai Calvo irudiaren erdian bere saria jasotzen:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!