Elorrioko dantzari txikiak, Korrikari ongietorria emateko prest

Markel Onaindia 2019ko api. 11a, 16:00

Elene Carreto dantzariak sortutako koreografia ikasi dute Elorrioko hainbat ikaslek, eta bihar (15:15ean) eta zapatuan (16:00etan) dantzatuko dute plazan.

Elorrioko eskola publikoan ikastaroa ematen hasi zen abenduan Carreto dantzari durangarra, eskolaz kanpoko jardueretan. Gero gainerako ikastetxeei bidali zieten proposamena, eta azkenean ikastetxe denetako 90 ikasle batu dira koreografia ikastera. Otsailaz geroztik entseguetan ibili dira, eta prestaketa horietako bat da bideoan ikusi ahal dena. 

Elene Carretok Korrikaren bideoklipean ere parte hartu zuen, hainbat dantzarigaz batera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!