Bertan, Joseba Mujika alkategaiak sozialki eta ekonomikoki "indartsuagoa" den herri bat eraiki gura dutela adierazi du. "Elorrio indartsu bat eraikitzeko funtsezkoa da kalitatezko enplegua sortzen duten enpresak erakartzea. Horretarako, nahitaezkoa da Pulla Azkarreta industria-poloa garatzea. Gainera, gizarte-zerbitzuak eta programa aurreratuak beramatu beharko dira gizarte-bazterkeriari aurre egiteko", adierazi du Mujikak.
Bestalde, Elorrio berpiztu gura dutela eta horretarako azken hilabeteetan herritarren iritziak jasotzen ibili direla jakitera eman du. Hau da, ia 400 proposamenez osatutako Berpiztu Elorrio proiektua eratzen.
Horrez gain, Mujikak herritarrek gura badute elorriarren alkate izateko prest dagoela eta pentsa zezakeen talderik onenetarikoa ondoan duela esan du. "Elorrio berpiztu behar da, eta seriotasunez, zorroztasunez eta erantzunkizunez lan egiteko prest gaude", jarraitu du. Ana Otaduik, berriz, EAJrena "gogoz beteriko" eta "ilusio handiko" taldea dela berretsi du.
HAUTAGAIEN ZERRENDA:
1. Joseba Mujika
2. Mikel Arruabarrena
3. Begoña Colomo
4. Aitor Agirre
5. Ana Telleria
6. Ana Martinez
7. Arrate Estévez
8.Garazi Murua
9. Fernando Azkarate
10.Ana Otadui
11.Louis Manga
12. Blanki Gamboa
13. Javier Kortabarria
14. Joao Maguar
15.Maite Peñacova
16. Alberto Agirre