Kupela taldearen eskutik, erromeria egongo da Erreka kaleko jaietan

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 11a, 16:10
Argazkia: Elkar

Pintxopoteagaz eta Maddiren kontzertuagaz hasiera emango diete eguenean Erreka kaleko jaiei Elorrion. Hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu osorako.

Barikuan, esaterako,  Pirritx eta Porrotx pailazoen saioa eta txupinazo morea izango dira, besteak beste. Gauean, Facta eta Perlata taldeen kontzertuak egongo dira.

Zapatuan, 19:30ean, Kupela taldeak alaituko du giroa, eta Gaztetxean Trini Fox, Xatiro eta Denjah_Man taldeen kontzertuak egongo dira.

Domekan emango diete amaiera Erreka Kaleko jaiei. 10:00etan, 3R azoka egongo da plazan eta, 13:00etan, pilota partiduak egongo dira plazako frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!