Parke biosasungarriak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko api. 8a, 15:00

Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da, eta zortzi saio egingo dituzte.

Elorrioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz elkarlanean, ‘Parke osasungarriak gozatu’ ikastaroan izena emateko epea zabaldu du. Ikastaro horren asmoa, herriko nagusiek parke bio-osasungarriak erabiltzen ikastea da.

Izena eman gura dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Iturri Kultur Etxean, Anbulategian, Kiroldegian, Jubilatuen Etxeko tabernan edo kirola@elorrio.eus helbide elektronikoan egin ahalko dute apirilaren 12a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!