Hiru autobus irtengo dira Elorriotik Arriolak antolatzen duen Break On Stage jaialdira joateko

Aritz Maldonado 2019ko api. 3a, 09:41

Apirilaren 6an izango da Break On Stage kultura urbanoaren jaialdia, Bilbo Arenan. Europa osoko taldeen hogei ikuskizun baino gehiagoz gozatu ahalko da bertan.

Besteak beste, BMX Big Jump, Parkour eta Scooter ikuskizunak egongo dira. Aurten, gainera, The Ruggeds-en (World of Dance lehiaketako breakdance ikuskizunik onenaren sariaren irabazleak) eta Nach abeslariaren kontzertuak ere ikusi ahal izango dira.

Azken urteetan bezala, Arriolak autobusak antolatuko ditu jaialdira joateko. Bost euro balioko ditu txartelak; 25 urtetik beherakoak doan joan ahalko dira. Autobusez joateko, jaialdirako sarrera Arriolan erosi behar da eta izen-ematea beharrezkoa izango da; telefonoz, helbide elektronikora mezu bat bidalita edo Arriolako bulegoetan eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!