Mugimendu sozialen eta instituzioen artean sortu daitezkeen talkez eta aukerez hitz egingo dute eguen honetan Elorrioko Bilgunean (Erreka kale, 21) 19:00etan. Elorrioko EH Bilduk antolatu duen solasaldian kultur ekintzak mugatzeko arautegiaren aurkako ‘Arteak Ireki’ mugimendua izango dute hizpide. Solasaldian Josu Estarrona EH Bilduko legebiltzarkideak eta Iñaki Landa Arteak Ireki-ko kideak parte hartuko dute.