Abestitik abestira Elorrioko alkate Idoia Buruagak eta Laumunarrieta elkarteko kideek berba batzuk esan dituzte. Udalak eta elkarteak abiatutako ikerketak azaleratutako hainbat datu eman dituzte. Esaterako, 1937ko martxoaren 31n 5.860 kilo bonba jaurti zituztela Elorriora: 5.300 kilo bonba leherkari eta 560 bonba su-eragile. Memorian sakontzen jarraituko dutela adierazi dute.
Julia Itoiz musikariak (La Chula Potra) hiru rap abesti eskaini ditu eta ekitaldian parte hartzeak ilusio handia eragiten diola adierazi du.