Elorrioko Udala iaz hasitako bideari jarraituz, alde zaharreko zoruaren zati bat garbitzen eta bertan labainketen aurkako tratamendua egiten ari da. Joan zen urtean plaza ingurua, Berrio Otxoa kalea eta basilika atzeko lurra garbitu ostean, orain Erreka Kalen eta Kanpokalen gauza berbera egiten dabiltza. Behin hori bukatuta, frontoiko eta elizpeko gradak ere garbituko dituzte.
Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, brigadako langileak dira lan horiek egiten dabiltzanak.