Ma Kolektiboak 'Lua Kastore' obra estreinatuko du zapatuan Elorrion

Karolina Suarez 2019ko mar. 15a, 10:00

Oihane Enbeitak, Andoni Gartziak eta Eneritz Zeberiok osatutako Ma Kolektiboaren dramaturgia proposamen berritzaileak kontzientzia anatomikoa du ardatz. Lua Kastore protagonistaren barne bidaia da ikuskizunaren oinarria, eta, horretarako, hitza, gorputza, soinua eta irudia uztartuko dituzte adierazpen bide moduan. Gainera, hainbat diziplina erabiliko dituzte.

Espresioen sinkronia honek zenbait geruzatan irudikatuko ditu pertsonaia nagusiaren gorputz-gatazka: kanpo eta barne ahotsen tentsioak, nortasunen artekoak… Askotariko sinbolo-geruzetan arakatzea da kontua.  

Horrela, Lua Kastore lanean erabiltzen dituzten adierazpen modu guztien artean, poetikotasunari ematen diote garrantzia, bereziki. Baita edozein keinu txikik sortu dezakeen zentzuari ere. Nortasun handiko atmosfera bat sortzeko helburua du lanak.

Ma Kolektiboaren proiektuak antzerki-sorkuntza sustatzea helburu duen Joseba Jaka Sorkuntza Beka irabazi zuen iaz. Urtebeteko lanaren emaitza da ikusiko dena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!