Euskal Herriaren eta Gure Esku Dago dinamikaren etorkizunaz berbaldia emango du Mario Zubiagak

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 13a, 11:10

Euskal Herria eta Gure Esku Dago: Eta orain zer? berbaldia eskainiko du martxoaren 21ean Mario Zubiagak.

Elorrioko Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, Euskal Herria eta Gure Esku Dago: Eta orain zer? berbaldia eskainiko du martxoaren 21ean, Iturri Kultur Etxean, 19:00etan, Mario Zubiaga EHUko zientzia politikoetako irakasleak. Legebiltzarrean etorkizuneko estatus berriari buruzko proposomena mahai gainean dagoen honetan Gure Esku Dago dinamikakoek herritarren nahiak plazaratzeko antolatu dutela solasaldia jakitera eman dute. Berbaldiaren asmoa, erabakitzeko eskubidean sakontzea, estatus politika berriaren inguruan hitz egitea, Nafarroa eta Iparraldea nola geratzen diren ikustea eta prozesuaren ibilbidea eta egutegia zein izango litzatekeen ikustea izango direla adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!