'Bakean dagoena bakean utzi' binakako umorezko bakarrizketa, Elorrion

Aritz Maldonado 2019ko mar. 13a, 09:26

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik euskarari eta generoari lotzen dituen umorezko bakarrizketak Elorrioko pintxo potea girotuko du eguenean.

Umorea, generoa eta euskara dira ikuskizunaren ardatza, eta egunerokotasunari buruz mintzatzen dira Martiarena eta Torregarai. "Gu ez gara antzezleak, umoregileak baizik. Gertatzen zaigun hori barre egiteko kodean jartzen dugu, barre eginarazi eta buruari buelta batzuk emateko asmoz". 

2017an estreinatu zuten obra, eta ordutik 60 saio inguru egin dituzte. 20:00etan hasiko da Elorrioko emanaldia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!