Julene Lazkano: “Gu geratzen bagara, mundua geratzen dela erakutsi dugu”

Anboto 2019ko mar. 8a, 18:30

Elorrion grebako ekintzak prestatzen ibili den taldeko partaidea a Julene Lazkano Zenitagoia.

Zelan joan dira Elorrioko mobilizazioak?
00:30ean egin genuen kazeroladagaz ekin genion 24 orduko grebari. Gero, 09:00etan, emakume piloa agertu da mobilizazioetarako lemak sortzeko tailerrera, baita gainontzekoetara ere. Elkarretaratzea egin dugu 12:00etan, eta, horren ostean, Mannequin Challenge bat egin dugu manifestazioan zehar, ideia bat argi erakusteko: gu geratzen bagara, mundua geratzen dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!