Berri Txarrak

"Musikan sekretua, lana eta esfortzua direla erakutsi ziguten”

Lander Irazola 2019ko mar. 9a, 17:00

Modu batera edo bestera, taldeagaz harremana eduki duten Durangaldeko bost lagunen lekukotza jaso du ANBOTOk Berri Txarrak-en kontzertuen harira.

Lor-en ibilbidean hainbat une partekatu ditugu BTXgaz. 18 urteko umemoko batzuk ginela, Gorkak berak ekarri zigun Elorriora lehen kontratu diskografikoa. Hasiberritan aholkatu gintuzten, eta hainbat bider partekatu genuen oholtza. 2005ean Plateruenekoa ondo gogoan daukagu. Erakutsi ziguten musikan esfortzua eta lana direla sekretua, pasioa eta balioak oinarria, eta handitasunaren aurrean txikitasunari eusteak duen garrantzia. Eredua izaten jarraituko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!