Berriozabaletatik San Agustinerako galtzada apurtu dutela salatu dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko mar. 6a, 12:22

Berriozabaletako ondarea babesteko asmoz, Dantzaleku elkarteko kideek eta Berriozabaletako bizilagunek auzolana egin dute azken urteotan.

Berriozabaletako ondarea babesteko asmoz, Dantzaleku elkarteko kideek eta Berriozabaletako bizilagunek auzolana egin dute azken urteotan. Ia kilometro bateko galtzada berreskuratu, bidea seinaleztatu eta desagertuta zegoen Dantzalekuko gurutzea topatu eta konpondu zuten, besteak beste. Bada, joan zen astean, elkarteko kideek salatu dute Berriozabaletatik San Agustinerainoko galtzada apurtuta agertu dela. "Baso bat bota dute eta 200 bat metroan galtzada guztiz apurtuta gelditu da", esan dute.

Hori horrela, udaletxean kexa jarri dutela eta herritarrei egoeraren berri eman gura izan dietela esan dute auzokideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!