Hiruren artean, fantasia mundu bat eraikiko dute, ordubetez. Lebitazioak, agerpenak, hipnosiak... hainbat dira magoak menperatzen dituen teknikak, eta ikusle txiki zein nagusiak liluratuta utziko ditu erritmo biziko ikuskizunean. Ikuskizunaren bidez, gauza berriak irakatsi gura dituzte modu jolasgarrian. Juanjo Oterok egin ditu zuzendari lanak, eta Miguel Molina da egilea.
Zuzeneko musika
Ikuskizun osoan, publikoagaz konexioa bilatuko dute Ladelaik eta zientzialari biek. Horretarako, magia trukoez gainera, zuzeneko musika egongo da ."Inork inoiz ahaztuko ez duen ikuskizuna izango da", egin dute gonbidapena artistek.