Elorrioko trenbide zaharra naturbide bilakatu dute

Maialen Zuazubiskar 2019ko ots. 20a, 12:23

1975ean azken trena Elorrioko geltokitik irten zenetik bide horren zati bat ahaztuta egon da. Hori horrela, Elorrioko Udala trenbidea naturbide bilakatzeko lanean ibili dira.

Dagoeneko Elorrioko Udalaren eskumenekoa den bide zatia bidegorri bilakatu dute eta tunela argiztatu dute. Konpontzeko geratzen den zatia Bizkaiko Diputazioaren eskumeneko da. Hala ere, gaur egun, trenbideko zati osoa erabilgarri dago, hiru zoru mota ezberdinekin: bidegorria, asfaltoa eta pista.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!