Break on Stage finalera heltzeko lehenengo kanporaketa Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da, otsailaren 16an. Emanaldi bitan banatuko da saioa: 16:00etan, bikoteak eta gazte kategoriakoak lehiatuko dira. 19:00etan, berriz, nagusien dantza urbanoa eta dantza esperimentala izango dira protagonistak. Kategoria bakoitzeko onena helduko da finalera. 2008an hasi ziren txapelketa egiten Elorrion. Azken urteetan Bilbora lekualdatu dute Break on Stage. Elorrion finalaurrekoa jokatu ohi da, eta harrera bikaina izaten du.