'Woman' izeneko erakusketak emakumeek pairatzen dituzten arazoak dokumentatzen eta salatzen ditu, argazkilariaren beraren barne-mundutik abiatuta. "Otxandianoren argazkiek hizkera sotil eta intimista erabiltzen dute eta inperfekzioaren atzean ezkutatzen den edertasunera hurbiltzen du bisitaria", adierazi dute erakusketa antolatu duten Elorrioko argazki taldeko kideek. Argazkiak Tokion, Bilbon eta Europako beste zenbait hiriburutan egin zituen.
Erakusketa otsail osoan bisitatu ahalko da: astegunetan 09:30etik 21:00etara, eta zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.