Marta Camarak Muay Thai-ko Euskadiko txapelketa irabazi du elite mailako estreinaldian

Joseba Derteano 2019ko ots. 5a, 16:56

Marta Camara Gasteizen, Dani Nuñez bere entrenatzailearekin.

Iaz juniorretan lortutako garaipena aurten nagusietan errepikatu du 18 urteko elorriarrak.

Indar XSport klubeko harribitxi gazteak, Marta Camara elorriarrak, Muay Thai-ko Euskadiko txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan, Gasteizen. 18 urterekin, estreinaldia zuen elite mailan, baina hala ere bere pisuko —54 kilo baino gutxiago—  onena izan zen. Ondorioz, Espainiako txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!