Martxoaren 8ko greba antolatzeko asanbladak deitu dituzte Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko urtarrilaren 29a

Martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko asanbladak deitu dituzte, Elorrion.

Deialdi bi egin dituzte mugimendu feministako kideek, martxoaren 8ko greba feminista antolatzeko: otsailaren 2an egingo dute lehenengoa, 17:00etan, Iturri Kultur Etxean. Bigarrena, berriz, martxoaren 1ean, 18:30ean. Bestalde, ideiak asanbladakoekin partekatu gura dituztenek grebafeministaelorrio@gmail.com helbidera idatzita ere aukera daukala jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!