Elorrioko aniztasun kultura bultzatu asmoz jaialdia egingo dute Arriolan

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 29a, 09:00

Ekitaldia eguenean, 19:00etan, izango da Arriolan.

Elorrioko aniztasun kulturala bultzatu eta balioan jartzeko asmoz eguenean jaialdi bat egingo dute Arriolan. “Kontran ez dut ezer, baina...” lelopean, zenbait herritarren artean egon daitezkeen hainbat aurreiritziri aurre egin nahi die Elorrioko Udalak. Azken urteetan udalak elorriar berrien eta Elorrion jaio edo duela 40 urte baino gehiago herrira etorritakoen elorriarren  zer-nolako harremana dagoen aztertu du, eta egueneko jaialdian bildu dituzten hainbat ondorio plazaratuko dituzte.

Ohar bidez jakitera eman dutenez, egueneko ekitaldian herrian ezarrita dauden hainbat aurreiritzi nabarmenduko dira. Horretarako, antzerkia, marrazkigintza edota zuzeneko musika izango dituzte bidelagun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!