Euskarazko bisita gidatua urtarrilaren 15ean izango da, 19:00etan. Hilaren 21ean, ostera, gaztelaniaz eskainiko du bisita gidatua.
'Muga' proiektuak bi adar ditu, liburua eta argazki erakusketa. Lehenbiziko erakusketa Foru Liburutegiko areto nagusian egin zuen Arruabarrenak, martxoa eta apirilea bitartean. Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai Iturriko erakusketa. Autorearen berbetan, lanaren helburua izaera propioa duen komunitatea bat erakustea da, besteak beste.