Martxoaren 8ko mobilizazioak antolatzeko asanblada irekiak egingo dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2019ko urt. 7a, 12:31

Urtarrilaren 11an Zaldibarren eta urtarrilaren 19an Elorrion egingo dituzte asanblada irekiak.

Martxoaren 8an zer egin pentsatzeko asanblada irekiak antolatzen dabiltza Durangaldean. Zaldibarren barikuan, 18:30ean,  egingo dute asanblada, Dominika Talde Feministak deituta.

Elorrioko Bilgune Feministak, berriz, urtarrilaren 19rako antolatu du asanblada. 11:00etan hasiko da Iturri Kultur Etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!