Elorrioko bonbardaketa gogoratzeko murala marraztu dute

Anboto 2019ko urt. 2a, 11:13

'Eurena da memoriaren eskubidea eta gogoratzea gure betebeharra' izenburuagaz, irudian italiar tropa faxistek bonbardaketa bitartean airetik hartutako irudia agertzen da.

Joana Mancisidor artista izan da irudiaren egilea. Aurkezpenean, Laumunarrieta 1937 elkarteko kideak eta udal ordezkariak izan dira, besteak beste.

Elorrioko Memoria Historikoa lantzen dabilen Laumunarrieta 1937 elkarteak Gerra Zibilean Elorriok jasandako bonbardaketa oroitzen duen murala aurkeztu du. Elkarteak herriko memoria historikoa aztertea eta transmititzea du helburu. Besteak beste, 1936 eta 1946 urteen artean Elorrion zer gertatu zen ikertzeko beka bat jarri du martxan Elorrioko Udalagaz elkarlanean. Emaitzak udaberrian egingo dira publiko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!