Elorrixo Bizirik plataforma, "kutsadura gabeko etorkizun baten" bila

Markel Onaindia 2018ko abe. 20a, 10:45

Elorrixo Bizirik plataforma jaio berriak batzarrerako deia egin du, eta kutsaduraz kezkatuta dauden herritar guztiak gonbidatu ditu. Gaur izango da batzarra, 19:30ean, Ateneon. 

"Elorrioko kutsadura mailaz eta gure familien osasunaz arduratutako herritar talde batek osatzen dugu plataforma", esan dute deialdian. Euren esanetan, helburu "argi" bat izango dute euren jardunean: "kutsadura gabeko etorkizun bat". 

Boroako zentralaz
Bestalde, domeka goizean Boroako zentral termikoan  "kutsadura nabarmena" gertatu zela salatu du Airearen Kalitatearen Aldeko Plataformak. hainbat herritarrek argazkiak igo zituzten domekan ke hori bat isuri zela erakusteko. Egoera horregatik "haserrea" agertu gura izan du plataformak. Gainera, Durangaldeko alkateei eta Eusko Jaurlaritzari "herritarren osasunaz arduratzea" eskatu die. "Harrigarria oraindik ere Durangaldeko alkate gehienek ez dutela kutsaduraren arazoa, arazo garrantzitsu bat bezala hartzen", uste dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!